Egia ala Gezurra (Asier)

2008 Abendua 16 at 16:09

       Egia ona da baina beti ez da esan behar bestela ondorio txarrak egon daitezke. Zure lagun bati zeozer gustatzen bazaio eta zuri ez ezin duzu egia esan edo beztela mina hartuko du orduan bera nahi duena esaten duzu. Esate baterako: azterketa oso txarto egin baduzu eta bat batekin suspenditu baduzu, gurasoei nota hori esaten badiezu betidanik zigortuko zaituzte eta haiek atsekabe bat eramango dute.                                                                                        

                                                                                                                                                                                                                                 

      Gezurra oso txarra da normalean ez dituelako ondorio onak ekartzen, zeren eta, gurasoei gezurra esaten badizkiozu eta gero konturatzen dira atsekabe oso handia eramaten dute eta inoiz sinestuko dizute gezur txiki baten gatik. Adibidez: Zure lagun bati gezurra bat esaten badiozu gero zuk barrutik txarto sentitzen zara eta ezin diozu aurpegiari begira.

Egia ala Gezurra (Hector)

2008 Abendua 9 at 16:31

Egia ala gezurra

Nire ustez gezurra esatea ez da gauza on bat, zeren eta, batzuetan gezurra eragin txarrak ekarri ahal ditu eta beste gezur handiago bati eramaten du. Beste batzuetan gezurrak beharrezkoak dira eta ez dira hain txarrak beste pertsona bati atsekabe handi bat aurrezteko balio dutenean. Ez gara ohitu behar gezurrak esateari zeren eta drogak bezalakoak dira eta zaletasuna sortzen dute.

Egia esatea normalean ona da baina ez da beti horrela. Batzuetan, lagun baten etxera joaten bazara eta itsusia iruditzen bazaizu bere etxea, hobe da egia ez esatea eta horrela bera hobeto sentituko da eta ez zaizu bere etxetik botako. Baina beste batzuetan, egoera larri batean zaudenean eta galdera bat egiten badizute salbatzeko, hobe da egia esatea eta horrela salbatzea zeren eta gezurra esaten baduzu gauza txarrak egin ahal dizkizute eta txarto pasatuko duzu.

Ondorioz, gezurrak esatea ez da gauza ona baina bai beharrezkoa da batzuetan. Aldi berean egia esatea gauza ona da baina besteen sentimenduetan ere pentsatu behar da eta ez da beti egia esan behar.

Kaixo Mundua!

2008 Azaroa 18 at 16:34

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5